Proiektuak

Guneka

2006 - 2011

Guneka proiektuak antolaketa eredu berri bat ezartzen du, lankidetza, pertsonenganako konfiantza eta taldeen autonomia  eta kudeatzeko gaitasunean oinarriturik. Honela, irakasleen departamentuak minieskola bailiran kudeatzen dira; alegia, nahikoa autonomia izango dute  beraien helburuak betetzeaz gain, ikastegiaren helburuak betetzen laguntzeko.

Eskolako Agenda 21

Iraila 2006 - Eperik gabe

Eskolako Agenda 21 proiektuak gaur egun ingurumenak dituen arazoez jabe gaitezen nahi du; halaber,gure Ingurumenarekiko jarrera egokia izan dezagun.

Hondakinen kudeaketa egokia, hauen kopuruaren gutxitzea eta berziklaketa bultzatu nahi da. Horretarako eskola-elkarte guztiaren parte hartzea guztiz beharrezkoa da.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)

2000 - Eperik gabe

REPÉLEGA GLHBI-k, gaurko gizarteak dituen erronkei aurre egiteko kezka eta interesa duelarik, ekipamendu informatikoa eta balibide teknikoei berebiziko garrantzia eman die.

Horrez gain, bere  bi urteko IKT Plana egin eta berraztertzen du. Honen helburua gure komunitateko partaide guztientzat  IKT-en erabilera erraztea da; halaber, arlo honetan guztien aurrerapena bultzatzea.
 
 
 



© IEFPS REPÉLEGA GLHBI
Tel: 944955903 | Fax: 944955919 | 015666aa@hezkuntza.net
Lege informazioa