Zereginen Ikaskuntzarako Gelaren helburua 16 eta 20 urte arteko behar bereziak dituzten ikasleen lanerako eta bizitzarako prestakuntza bultzatzea da.
Programazioa ikasleen behar eta ezaugarri bereziei egokiturik dago. Bi arlotan banatuta dago: ARLO INSTRUMENTALA (gizartean autonomoak izaten irakasten diena) eta TAILER ESKOLAK (bizitza, iturgintza, zurgintza, mekanografia, elektzizitatea, elektronika, informatika, eskolako ortua eta errotulazioa).
PRAKTIKAK azkenego ikasturtean Lantegi Batuak-en edota Ranzari-n burutzen dituzte; betiere, ikaslearen egoerak ahalbidetzen duelarik.
IRAKASLEAK: Pedagogia terapeutiko irakasle bat eta beste bat Lanbide Heziketakoa.